16:00etatik 16:30ra bitartean emango zaie irteera kategoria ezberdinetako lasterketei: benjaminak (8-9 urte artekoak eta txikiagoak), alebiak (10-11 urte), infantilak (12-13 urte) eta kadeteak (14-15 urte). Jubenilak (16-17 urte), proba nagusia eta beteranoena (35 urtetik gorakoena) 16:30ean abiatuko da eta 6,5 kilometroko ibilbide nagusiari hiru itzuli eman beharko dizkiote.
Izen emateak, aurrez egin daitezke Zunbeltz elkartean edo bestela, www.herrikrossa.com helbidean. Egun berean, abenduaren 31n, 11:00etatik aurrera doan eman ahalko da izena.
Kategoria bakoitzeko lehenegno gizonezko eta emakumezkoari trofeoa emango zaio eta proba nagusian bigarren gizonezko eta emakumezkoak afarirako gonbita jasoko dute. Bestalde, Urkamendi elkartean egiteko 10 afariren zozketa egingo da parte hartzaile guztien artean.