XXXIII. Urte Zaharrekolasterketa, Villabona eta Zizurkil artean

Ataria 2016ko abe. 7a, 12:20

Abenduaren 31n, 16:00etatik aurrera egingo da lasterketa Zizurkilgo Urkamendi eta Villabonako Zunbeltz elkarteek antolatuta, eta bi udalen laguntzarekin.

16:00etatik 16:30ra bitartean emango zaie irteera kategoria ezberdinetako lasterketei: benjaminak (8-9 urte artekoak eta txikiagoak), alebiak (10-11 urte), infantilak (12-13 urte) eta kadeteak (14-15 urte). Jubenilak (16-17 urte), proba nagusia eta beteranoena (35 urtetik gorakoena) 16:30ean abiatuko da eta 6,5 kilometroko ibilbide nagusiari hiru itzuli eman beharko dizkiote.

Izen emateak, aurrez egin daitezke Zunbeltz elkartean edo bestela, www.herrikrossa.com helbidean. Egun berean, abenduaren 31n, 11:00etatik aurrera doan eman ahalko da izena.

Kategoria bakoitzeko lehenegno gizonezko eta emakumezkoari trofeoa emango zaio eta proba nagusian bigarren gizonezko eta emakumezkoak afarirako gonbita jasoko dute. Bestalde, Urkamendi elkartean egiteko 10 afariren zozketa egingo da parte hartzaile guztien artean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!