Hamaiketakoa

Hamaiketakoa (Aiztondo) 2016-12-01

Ataria 2016ko abenduaren 1a

Aiztondo bailaran eta Anoetaldean jasotako uztarekin osatu dugu aste honetako Hamaiketakoa. Erraustegiaren pitzadurak agerian uzteko Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegian izandako hitzaldia, Larraulgo kultur astea eta Migel eta Mikel Zalakain izan ditugu gogoan. Euskararen egunaren harira azpieskualdean antolatu diren ekitaldien berri ere eman dugu aste honetako irratsaioan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!