Bizilagunak egitasmoaren ekitaldi nagusia izan zen larunbatean Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Bertan izan ziren Tolosaldeko hamar bazkarietan parte hartu duten hainbat familia eta dinamizatzaile, eta aukera izan zuten argazkia ateratzeko ekitaldiaren ondoren. Datorren urtean ere egitasmoan parte hartzeko asmoa agertu zuten.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?