Aste honetako Hamaiketakoan Cristian Pizarro Larraulgo kultura zinegotziarekin hitz egin dugu kultur asteaz eta astelehenean bertan izan zen Johañe Etxebeste Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko langilearekin hitz egin dugu. Zizurkilen erakusketa jarri duen Gotzon Huegun eskultorearekin solasaldia izan dugu eta EBELen 25. urteurrena aipatu dugu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?