Hamaiketakoa

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2016-11-22

Ataria 2016ko azaroaren 22a

Azaroaren 25ean, Lizartzan, Bihozkada eta Eraul taldeek kontzertua eskainiko dute. Doan ariko dira, frontoian, 22:00etatik aurrera. Hitzordua baliatu nahi izan dugu bi taldeen inguruan aritzeko. Bihozkada taldea lau gipuzkoarrek osatzen dute, eta horietako hiru eskualdekoak dira. Azkeneko lanaren inguruan hitz egin dugu, batetik. Bestetik, Eraulen Lizartzako Garazi Esnaolak teklatuak jotzen dituela eta, gaztea elkarrizketatu dugu eta eskuartean duten proiektuaz eta bere ibilbideaz hitz egin dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!