Asuncion klinika eta Jaurlaritzaren hitzarmena "aldebakarrez" berritu izana salatu du EH Bilduk

Ataria 2016ko azaroaren 18a

Eusko Jaurlaritza eta Invizaren arteko hitzarmena hilabete eta erdiz luzatu izanaren informazio falta salatu du EH Bilduk: "prozesu guzti honen berri ez dugu jaso ez Jaurlaritzatik, ezta Tolosaldeko ESIko gerentziatik ere". Gauzak honela koalizioak ESIko parte hartze foroa "postureo"tzat kalifikatu dute: "Beste behin ere agerian geratu da".

Bost urteko hitzarmena jasan du Tolosaldeak osasun arretari dagokionez, "kalitatea gainbehera zihoan bitartean". Egoera errepikatzera doala salatu dute EH Bildutik: "Egoera hau errepikaezina da eta Jaurlaritzak lehengo lepotik du burua. Susmorik txarrenak piztu dizkigu erabaki honek". 

Egoera honen aurrean, koalizioak bere eskaera berritzeko aukera aprobetxatu nahi izan du: "Osasun sailari eskualdeko eragileen mahai bat osatzeko eskaera egin nahi diogu. Denon iritzia kontuan hartuta, lortuko baitugu gure eskualdeko herritarrontzat osasun arretarik onena".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!