Pasahitza (zaharra)

Pasahitza 2016-11-17

Ataria 2016ko azaroaren 17a

Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Lain taldeko kide Leire Berasaluzerekin hitz egin dugu taldeak larunbatean emango duelako azken kontzertua, etxeko lanen inguruan dagoen eztabaidaren harira Idoia Apaolaza psikopedagogoari galdetu diogu gaiaren inguruan, eta Olatz Godoy izan dugu kale kantoitik. Jon Ander Galarraga zoologikoen inguruan hitz egin digu, Jose Luis Urdangarin Tolosaldea Garatzeneko kudeatzailea izan dugu langabeziaren azken datuak ematen, grafikagintzako grebaz hitz egin dugu, Imanol Artola 'Felix'-ek larunbatean 'Hari naizela' bertso saiozn izango dena aurreratu digu, eta quark zientzia atalaren ostean jolas egin dugu lehiakatan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!