Zumarragako feriara irteera erretiratuentzat

Ataria 2016ko azaroaren 16a

Abenduaren 13an, Santa Lutzi egunez ospatzen den Zumarragako feriara irteera egingo dute Aiztondoko erretiratuek. Goizean ferian buelta bat eman eta bertan bazkaltzeko aukera izango da.

Larrauletik 08:00etan aterako da autobusa eta handik Alkizara, Zizurkil Gora eta Adunara joko du. Kobraketa autobusean egingo da eta 23 euro ordaindu beharko da.

Aurrez izena eman beharko da, abenduaren 2a baino lehen, 943 69 39 30 telefono zenbakian.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!