Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Joxe Mari Lezanarekin hitz egin dugu, Gipuzkoako Foru Aldundiko harrera familia eta adopzioko atalburua, gaur Tolosan egingo duten harrera familiak bilatzeko kanpainaren baitako aurkezpenaren harira, Eneko Gil Kukai dantza taldeko kidearekin ere izan gara, Villabonako Dantza astaren barruan dantza familian tailerra emango du gaur, Iñigo asensio izan dugu Kale kantoitik, Tolosaldea LHko informatikako ikasleak izan ditugu teknologiaren txokoan, eta lehiaketaren tartea.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?