Ataria irratiko goizeko magazina. Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Zutani elkarteak larunbaterako pintxo tour interkulturala eta solidarioa antolatu duela baliatuta, elkarteko bi kide izan ditugu, eta Tolosako Abesbatza Lehiaketa aitzaki hartuta Ataria egiten ari den dokumentalaren berri ere izan dugu, Joxemi Saizar izan dugu kale kantoitik, atzerritarrak barneratzeko zentroez aritu zaigu Elena Egiguren abokatu eta bitartekaria, Kristina Morales Tolosaldea Garatzeneko migrazio saileko teknikariak betaurreko moreak zurrumurruak deseraikitzeko jabetze eskolatik antolatutako tailerraz, eta Bizilagunak ekimenaren inguruan hitz egin digu, Agustin Laskurainekin sukaldera sartu gara errezeta prestatzera, eta lehiaketan jolas egin dugu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?