Pasahitza (zaharra)

Pasahitza 2016-11-10

Ataria 2016ko azaroaren 10a

Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Memoriaren Eguna izaki, Tolosako Bizikidetza Foroko partaide Kike Amonarriz izan dugu antolatu dituzten ekimen sorta azalduz, Bizilagunak ekimena burutuko da igandean, eta bazkari horietako batean dinamizatzaile moduan ariko den Ainhoa Letamendi tolosarrarekin aritu gara solasean, Topic zentroan zabaldu berri duten Irango txotxongiloen inguruko erakusketaz ere hitz egin dugu Maria San Sebastian Topic-eko museo arduradunarekin, eta Zikloiaren antolatzaile May Gorostiaga ere izan dugu gurean. Jon ANder Galarragarekin ekokulturaren txokoan murgildu gara, Altzoko pagoaz aritzeko, Quark zientzia atalean Elhuyar-Caf sariez hitz egin digute, Urki Colinasek Bonbereneako eskaintzaren berri eman digu, Imanol Olano Tolomendiko kideak Menorkara bertako nekazaritza eredua ikustera egin berri duten bidaia kontatu digu, eta Agurtzane Larrañagak makrobiotikaren tartean giltzurrunak nola zaindu kontatu digu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!