Hamaiketakoa

Hamaiketakoa (Aiztondo) 2016-11-10

Ataria 2016ko azaroaren 10a

Gaur bertsoa hartu dugu protagonista. Arratsaldean, bertsolaritza ikergai izango da Villabonako Subijana etxean. Mintzolak, Mikel Laboa Katedrak eta EHUko Euskara eta Ikerkuntza errektoreordetzak banatzen dituzten ikerketa proiektuen inguruko azalpenak emango dituzte ikerlariek 18:00etatik aurrera. Aurten banatu diren ikerketa proiektuetako bat, Oihana Iguaranek eskuratu du. Bertsoaren Agenda aztertuko du hurrengo urteetan. Karlos Aizpurua Mintzolako arduradunarekin egin dugu hitzordua gaurko saioan eta Oihana Iguaranek ere bere ikerketaz hitz egin digu.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!