Aurkeztu dute 20. Korrika!

Ataria 2016ko azaroaren 9a

Martxoaren 30ean hasiko da euskararen aldeko lasterketa Otxandion, eta apirilaren 9an iritsiko da Iruñera. 

'Batzuk' leloa izango du, eta 'bat' eta 'zuk' hitzak batu dituzte. Asier Amondo Korrikaren zuzendariak azaldu du: "Hizkuntza, kultura, mundu 'bat' sendotzeko bidean, 'zuk' ere bat egin dezakezu, zeuretik, zeure hizkuntz aberastasuna eta kultur aniztasun unibertsala bizi ditzazun: ikasiz, erabiliz, ahalbidetuz".

Gogoratu nahi al duzu 19. Korrika? Ikusi duela bi urteko korrikako argazki eta bideo guztiak hemen!  

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!