Hamaiketakoa

Hamaiketakoa (Ibarraldea) 2016-11-08

Rebeka Calvo Gonzalez 2016ko azaroaren 8a

Aste honetako Ibarraldeko albisteen errepasoa Gaztelun hasi dugu. Joxe Gabirondo segalari ohiarekin eta Gari Aranzabal alkatearekin hitz egin dugu Gazteluren berezitasunen inguruan. Egin dituzten eta egitekoak dituzten proiektuen inguruan ere aritu gara. Gaztelutik Belauntzara joan gara, bertan igandero kanpaiak jotzen dituen Joxe Fermin Garmendiarekin biltzeko. Galtzear den ofizio honen inguruan hitz egin dugu Garmendiarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!