Eskualdeko feministak, borrokarako trebatuz

Ataria 2016ko azaroaren 5a

"Topatu pototak!" topaketa feministak antolatu dituzte Irmo, Aizan, Kontzientzia Moreak eta Tolosako, Anoetako eta Ibarrako emakume taldeek. Gaurko, egun osoko egitaraua prestatu dute.

Atzo transfeminismoaren inguruko hitzaldia eskaini zuen Medeak taldeak. 19:00etan maitasun erromantikoa izan zuen hizpide Irantzu Varelak: "Desprincesamiento, desmontando el amor romántico" hitzaldia eskaini zuen.

Gaur goizeko 11:00etan hasi dute eguna, "Burujabetza feministarantz" hitzaldia eskaini dute Bilgune Feministako kideek. 12:00etan, De Berta a Teo dokumentala proiektatu eta solasaldia egin dute gero Tolosako kultur etxean.

Elkarrekin bazkaldu ondoren, postpornoaren inguruko hitzaldia izango da, 16:30ean. 18:30ak aldera, eskualdeko emakume taldeen arteko asanblada egingo dute, "elkar ezagutzeko eta emakume taldeen arteko sareak josteko".

Eguna bukatzeko, festa egingo dute Anoetako Gaztetxean; DJ Potota ariko da musika jartzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!