Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, solasaldia Andoni Iturzaeta, Juan Inazio Hartsuaga eta Maddi Sarasolarekin, Joxe Mari Iturralde kale kantoitik, agendari begirada, Jon Zubeldia Tolosaldea Garatzeneko ekintzaile saileko arduradunarekin izan gara, Irati Mujika amezketarrarekin hitz egin dugu atzo Madrilen probintzia auzitegian deklaratu zuelako, Uzturpe ikastolako gazteen bisita izan dugu, eta jolas egin dugu lehiaketan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?