Hamaiketakoa

Hamaiketakoa (Aiztondo) 2016-11-03

Ataria 2016ko azaroaren 3a

Aste honetako Hamaiketakoan Zubimusu zubia nola zabaldu duten azaldu dugu eta horrekin batera, Irurako Ikastolak antolatu duen kontzertuaz aritu gara Larraitz Agirrezabala zuzendariarekin. Motxila 21 taldeak emango du kontzertua eta Ainhoa Lizarragak hitz egin digu eskainiko dutenaz. Bide batez, Orexan egunotan ikusgai den Nekane Munduateren Ilintia erakusketa aipatu dugu saioan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!