N1 errepidearen Ibarrako irteera moztuko dute Tolosan

Ataria 2016ko urriaren 15a

Gaur, 22:00etatik aurrera, errepidea ibilgailuentzako moztuta egongo da 436 eta 434 kilometroen artean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, errepidea konpontzeko lanak egiteko moztuko dute errepidea, Gasteizko noranzkoan.

Tolosara sartu ahal izateko, ibilgailuek gainerako bi sarbideetako bat erabili beharko dute eta Ibarratik N-1 errepidera ateratzeko beste bideak topatu beharko dituzte.

A15 autobidean lanak

Bihar, igandea, Berastegi inguruan, a-15 autobidea konpontzeko lanei ekingo diete. Zehazkiago esateko, Iruñeako noranzkoan, 144 eta 141,5 kilometro artean egingo dituzte obrak.

Asteazkena, goizeko 06:00ak arte iraungo dute lanek, beraz, Berastegira joateko irteera moztuta egongo da. Gidariek, Leitzako irteera arte jarraitu eta handik, atzera, Berastegiko bide zaharra hartu beharko dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!