Aiztondo bailaran eta Anoetaldean bildutako uztarekin osatu dugu Hamaiketakoa Ataria irratian. Aste honetan, Arantxi Padilla Lopez Amasa-Villabonako kazetaria gonbidatu dugu. Ia sei urte eman ditu EITBrentzat berriemaile Latinoamerikan eta Bogotan (Kolonbia) bizi izan da. Herrialde hartan egunotan bizi duten prozesu politikoaz hitz egin digu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?