Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, asteburuan izan diren ekitaldien berri eman dugu. Besteak beste, euskal jaia izan da Anoetan eta azoka berezia Zizurkilen. Eltxo mendi lasterketari buruz hitz egin digu Aimar Agirresarobek. Kale Kantoitik aritu zaigu Iñaki Zubeldia eta Iranera bidaiatzeko aukera izan dugu Agurtzane Belauntzaranen eskutik.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?