Ataria irratiko bertso saioaren bigarren denboraldia abian da!

Ataria 2016ko urriaren 7a

Imanol Artola 'Felix'ek Tolosaldeko bertsolarien bertsoak eta elkarrizketa ekarriko dizkigu astero. 

Larunbatetan emitituko da 14:00etan eta errepikapena entzuteko aukera izango da asteazkenetan, 20:00etatik aurrera. Ataria irratian, 107.6 frekuentzian entzun ahal izango da, baita www.ataria.info webgunean ere.

Bihartik aurrera bertsoez gozatzeko aukera duzu, beraz, Ataria irratian. Ez hutsik egin! 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!