Laguardiara joateko irteeran parte hartzeko azkeneko aukerak

Ataria 2016ko urriaren 6a

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du Aduna, Alkiza eta Larraulgo erretiratuentzat irteera. Urriaren 22an Laguardia eta inguruko herrietara joan eta Eguren Ugarte bodega bisitatuko dute

Goizean, 08:00etan aterako dira eskualdetik eta 10:45ean Laguardia herria eta bodega bisitatuko dituzte. Hiruna ardo dastaketa eta pintxo bana sartuko dira prezioan. Bazkariaren ostean, Labastida herria ezagutu eta Aiztondorantz itzuliko dira arratsaldean, 17:00etan.

Pertsona bakoitzeko 39 euro ordaindu beharko dira eta astelehen eta ostegunean, Alkizako liburutegian, 17:00etatik 19:00etara eman ahalko da izena; Astearte eta ostiralean, Adunako liburutegian, 17:30tik 19:30ra zabalduko dute izen ematea eta Larraulgoan, asteazkenean, 17:30tik 19:30ra.

Urriaren 14a da izen emateko azken eguna. Informazio gehiago, 943 69 39 30 telefonoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!