Euskara klaseetan izena emateko aukera, oraindik zabalik

Ataria 2016ko urriaren 3a

2016-2017 ikasturterako eskaintza zabala dago Zizurkilen, Villabonan eta Iruran, besteak beste.

Urria hastearekin batera, ikasturte berria abiatu dute eskualdeko hainbat herritan. Euskara klaseak emateko taldeak osatu dira batean eta bestean.

Euskara zerbitzuetatik jakinarazi dutenez, oraindik izana eman daiteke. Iruran, esate baterako, B1 maila lortzeko taldean lekua dago eta Zizurkilen eta Villabonan ere maila desberdinetako taldeak jarri dituzte martxan.

Interesa dutenek lehenbailehen jarri beharko dute harremanetan tokian tokiko euskara zerbitzuarekin, edota zuzenean, Andoaingo AEK euskaltegiarekin. Andoaingo Extremadura kalean dago kokatuta euskaltegia eta 943 59 17 04 telefonoan izango da informazio guztia, baita andoain@aek.eus helbidean ere.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!