Zaintzaileak diren pertsonentzat zuzenduta dago ikastaroa eta dohainik da. Silvia Kamio gerontologoak eta psikologoak eskainiko du formakuntza. Saio bakoitzean landuko diren gaiak hauek dira:
-Mendekotasun egoeran dauden edo bestelako ezintasunen bat duten pertsonen egungo eta etorkizuneko zaintza lanak planifikatzeko beharrezkoak diren ezagutzak ematea.
-Pertsona hauek eduki dezaketen autonomia hondarrari behar bezalako garrantzia ematea.
-Zaintza lanak antolatzeko, eta berau bizimodu pertsonalarekin bateragarria izateko gaitasun berriak erraztea, eta unean-uneko beharrizanak aseko dituen perspektibak bideratzea.
Izena emateko edo informazio gehiago nahi izanez gero, Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitarera dei dezakete herritarrek, 943 69 39 30 telefono zenbakira.
Sendian programa, zaintzaileei zuzenduta
Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak diagnostikoa egin zuen zaintzaileen eta zaintzaren inguruan 2013. urtean. Urte berean “Zaintzaileak Zainduz” programa jarri zen abian Aduna, Alkiza, Larraul eta Zizurkilen, eta programa horren helburua da zaintzaile guztientzako formazioa ematea.