Aste honetako Hamaiketakoan, Nekane Txapartegiren alde antolatu diren ekimenak gogoratu ditugu eta bide batez, Amasa-Villabonan martxan jarri duten hondakin bilketa sistema berria izan dugu hizpide. Eskualdeko udalerrietan euskaltegietan matrikulatzeko UEMAk egin duen kanpainaren berri jaso dugu eta Zizurkilgo Elbarrenako bertso saioko, bertsoaldi bati egin diogu erreferentzia. Irurako Sanmieletan asteburuan izango diren ekimenak aipatu ditugu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?