Penaz, baina, aldi berean irribarrez. Halatsu agertu dira bi hilabetez Tolosaldean egon diren haur sahararrak. Esperientzia oso positibotzat jo dute askok, basamortuko garairik okerrena jasan beharrean, Tolosaldeako familien goxotasunaz gozatzeko aukera izan baitute. Horretarako lan gogorra egin du Tolosaldea Sahararekin elkarteak; baina, Tolosako Udalaren eta Tolosaldeako beste udalen, harrera familien eta Gipuzkoako Saharar elkartearen laguntza jaso dute.
Shrabani Aranzabe eta bere familiak, haur saharar bat hartu dute bi hilabete hauetan. Ondorengo balorazioa egin du Shrabanik, agur festa bukatu bezain pronto:
Iluntzera bitarte egitarau luzea izango da Tolosan. 20:30ean, herritarrak afaltzeko bilduko dira; bakoitzak bere janaria eta edaria eraman beharko ditu. 22:30ean, aldiz, Iker Lauroba & Itsasargiak izango da, Gau Girorekin bat eginez, Plaza Zaharrean. Azkenik, Hotsneba, Saharari kanta 2016 lehiaketako talde irabazlea, eta Tiris ere oholtzara igoko dira.