Jazz emanaldia izango da ostiralean Zaraten

Ataria 2016ko abu. 10a, 11:32

Hainbat kultur ekitaldi antolatzen ari dira Azken Muga proiektuaren barnean. Jazz emanaldia izango da ostiralean, eta abuztuaren 20an, larunbata, erromeria izango da Zarateko gainean.

Mikel Andueza saxofoi-jotzaileak eta Gonzalo Tejada kontrabaxu-jotzaileak eskainiko dute emanaldia. Ostiralean, abuztuaren 12an, izango da kontzertua, 20:00etan. Euria egingo balu, Azkaraten izango da.

Gonzalo Tejadak ospe handia du Espainiako Estatuan zein Euskal Herrian. Hamaika sari jaso ditu Eusko Jaurlaritzaren eta Donostiako jazzaldiaren eskutik, besteak beste.

Mikel Andueza Espainiako Estatuko saxofoi-jotzaile hoberenen artean dago, eta hainbat orkestratako bakarlaria izan da. Hamaika artisten laguntzailea izan da Europan eta Amerikako Estatu Batuetan, eta hainbat kontzertu eskaini ditu.

Abuztuak 20, Erromeria

Abuztuaren 20an, larunbata, erromeria izango da Zarateko basoan. Pasaiako, Gasteizko eta Tolosaldeko musikariek hartuko dute parte, eta 12:00etan hasiko da. Erromeriaren ondoren, bazkaria izango da Beteluko herritarrek antolatuta.

Bazkal ondoren, dantzarako aukera izango dute bertaratutakoek: 18:00etan Erromeria izango da Aiko taldearen eskutik. Furundarenak, Bikandik eta Patxi Labordak hartuko dute parte. Eguna bukatzeko, Bedaioko ingurutxoak eta Larrain Dantzak dantzatuko dituzte.

Erakusketak Zaraten

Bestalde, hainbat erakusketa ikusgai daude Zarateko gainean. Abuztuaren 5etik 14ra, Gillermo Olmoren eskulturak ikus daitezke, eta abuztuaren 19tik 28ra Julian Auzmendi eta Jose Luis Solanaren argazkiak. Irailaren 2tik 11ra, berriz, Idoia Elosegiren eskulturak izango dira ikusgai, eta irailaren 11tik 25era Zarate eta Mikeleteen inguruko historia bisitatu ahal izango da.

Honakoa da erakusketen ordutegia: 

Ostirala: 18:30-20:00

Larunbata: 11:00-13:00

                  18:00-20:30

Igandea: 11:00-13:00

Bisita gidatuak, igandeetan

Bisita gidatuak egin daitezke igandeetan, 11:00etan. Taldeak aurrez jakinarazi behar dira, 615743760 telefonora edo azkenmugaproiektua@gmail.com-era idatzita.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!