2016 udako argazki lehiaketa

Argazki lehiaketa, gori-gori

Ataria 2016ko abuztuaren 2a

Jada hasi dira eskualdeko herritarrak udako pasadizoak biltzen dituzten argazkiak bidaltzen. Baina, irailaren 18ra bitarte aukera egongo da argazkiak igotzeko, eta bide batez, sari bikainak irabazteko.

Badakizue, beraz, argazkiak ateratzea gustuko baduzue, oporretan atera itzazue eta TOLOSALDEKO ATARIA-ren lehiaketan parte hartu.

Argazkiak formularioaren bidez bidali beharko dira. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak eta bestelako informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gogoratu, Atarikidea baldin bazara izenaren ondoan zure harpide zenbakia idatzi beharko duzula.

Animatu eta parte hartu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!