2016 udako argazki lehiaketa

Udako argazki onenentzat sariak

Tolosaldeko Ataria

Animatu eta parte hartu.

Irailaren 18a izango da argazki lehiaketan parte hartzeko azken eguna.

Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:

  • Egilearen izen-abizenak.
  • Harremanetarako telefonoa eta e-mail-a.
  • Atarikidea bada, bere harpide zenbakia izenarekin batera jarri.
  • Argazkiaren azalpena: Non eta noiz aterata dagoen, argazkiko gaiak iradokitako esaldiren bat ere idatz daitezke.

Argazkiaren ezaugarriak:

  • 300ppp-ko bereizmena.
  • 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina.
  • Koloretan zein txuri-beltzean izan daitezke, beti ere tratatu gabeak.
  • 2016ko udako argazkiak izan beharko dira.

Argazkiak bidaltzeko epea: uztailaren 18tik irailaren 18ra (biak barne).

Argazkiak ataria.info webgunean lehiaketarako egindako formularioaren bidez bidaliko dira eta ataria.info-ko argazki galeria batean egongo dira ikusgai. 

Tolosaldean bizi diren edo eskualdearekin lotura dutenek bakarrik parte-hartu dezakete, bidaltzailea izan beharko da argazki horren jabea eta beste inon argitaratu gabeak izan beharko dira.

 

Bozketa:

  • Ataria.info bidezko bozketa irailaren 19n hasiko da, argazki guztiak jasota daudenean; eta urriaren 2a bitarte egongo da bozkatzeko aukera.

Bi sari nagusi eta beste bi zozketa egongo dira:

  • Epaimahaiaren saria, Opari Bonu Orlegia, bi pertsonarentzako bi gaueko egonaldia: logela eta gosariarekin, edo apartamentuan NEKATUR Nekazalturismo Elkartearen eskutik.
  • ataria.info-ko erabiltzaileen saria, lau pertsonarentzako otordu bat Hernialdeko Elketa jatetxean.
  • Horretaz gain, parte-hartzen duten Atarikideen artean, Aralar Kirola-ek emandako bi opari zozkatuko dira.

 

Argazki irabazleak eta hauen egileak urriaren 7an jakinaraziko ditugu Ataria astekarian, Ataria Irratian eta ataria.info webgunean.

Argazkiak ATARIA-ko artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak publikatzeko eskubidea. Lehiaketa honetako parte-hartzaileak, bidalitako lanen jabe den neurrian, lanak erabiltzen eta jendeaurrean erreproduzitzen uzten dio ATARIA-ri, euskarri inprimatuan edo interneten, betiere, egilearen izena adieraziz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!