Iritsi da Euskal Herriko txapelketaren txanda

Asier Imaz 2016ko uztailaren 22a

Gipuzkoako Sega Txapelketa jokatu ondoren Euskal Herrikoaren txanda iritsi da. Aian jokatuko da kanporaketa, hilaren 24an, igandean. Bederatzi segalarik hartuko dute parte, eta horietatik bi Tolosaldekoak izango dira: Jokin Etxeberria amasarra eta Arkaitz Arteaga baliarraindarra.

Segalariak bi multzotan banatu dituzte zozketa bidez, eta 11:30ean hasiko dira lehenak lanean, Andatza auzoko Aristerrazu belardian: Julen Gabirondo, Mikel Berekoetxea, Iban Parto eta Jokin Etxeberria eta Iñigo Mercader. Bigarren kanporaketa 12:30an hasiko da leku berean. Igor Esnaola, Suharri Irazustabarrena, Arkaitz Arteaga eta Jon Kanflanka ariko dira lanean. Finalerako txartela multzoko lehen bi onenek lortuko dute. Gabirondo eta Esnaola dira faborito nagusiak, Etxeberriarekin batera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!