2016/08/14 09:00
21. etapa, Amezketatik Tolosara izango da. Ibilbidea zailtasun handikoa izango da, 19,5 kilometrokoa. Amezketako elizatik abiatuko da ibilaldia, 9:00etan.
Prezioa 7 eurokoa izango da (kudeaketa gastuak kanpo: 1,09 euro). Deskontuak ondorengoak izango dira: %20 ikasleak, erretirodunak eta DSSinnovako parte-hartzaileak; eta %50 langabeak. Joan-etorriko autobusa eta istripu-asegurua barne. Izena emateko azken eguna, abuztuaren 12a izango da, 20:00etan.
09:15 – 09:30. Eskulturaren inguruko azalpena – San Martingo baseliza • Guillermo Olmo.
12:00 – 12:15 | Altzoko erraldoiari buruzko kontaketa eta Azken Muga erakusketa – Zarateko muinoa – Azken Muga.
14:30 – 14:45. Bertso Paperak eta dantza Altzoko erraldoiarekin – Altzo Muino.
14:45 – 15:45. Bazkaria kupelako txotxarekin – Altzo Muino.
16:00 – 17:00. Gorrotxategiren erakusketa txokolate dastaketarekin – Euskal Herria plaza – Gorrotxategi, Topic Museoa.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?