2016/08/07 09:00
Ataundik Amezketara izango da 2016 bideko 20. etapa. Ibilbide ertaina izango da, 19,3 kilometrokoa, hain justu ere. Goizeko 9:00etan izango da irteera, Lizarrustiko Parketxetik.
Prezioa 7 eurokoa izango da (kudeaketa gastuak kanpo: 1,09 euro). Deskontuak ondorengoak izango dira: %20 ikasleak, erretirodunak eta DSSinnovako parte-hartzaileak; eta %50 langabeak. Joan-etorriko autobusa eta istripu-asegurua barne.
Izena emateko azken eguna, abuztuaren 5a izango da, 20:00etan.
09:15 – 09:30. Argazki-erakusketa – Ibilbidean zehar – Gemma Arrugaeta.
12:30 – 13:00. Hamaiketako – Igaratza aterpea – Aralarko Adiskideak.
14:00 – 14:20. Pertsonaien bisita eta Fernando Amezketarraren bertsoak – Arritzaga ingurua.
17:00 – 17:30. Eskultura musikarekin lagunduta – Amezketako herrigunea – Guillermo Olmo eta Iñar Sastre.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?