Tolosa, Ehunmilak lasterketako mendizaleen geltoki

Erabiltzailearen aurpegia Ane Urkola Agirrezabala 2016ko uztailaren 9a

Ehunmilak eta Goierriko 2 Handiak mendi lasterketak pasa dira eskualdetik larunbatean.

Ehunmilak lasterketako medizaleek Tolosa zeharkatu dute goizaldeko 4:00etatik aurrera. 6:30ak inguruan bildu dira korrikalari gehien; 11:00tan korrikalari bakan batzuk pasa dira bertatik. Tolosatik Amezketarako bidea hartu dute, Txindokira joateko. 

Goierriko 2 Handiak lasterketako partaideak, berriz, Larraitzetik pasa dira goizaldeko 1:00ak ingurutik aurrera. Dagoeneko iritsi dira lasterketa horretako lehenak helmugara; emakumezkoei dagokienez, Leire Martinez santurtziarrak, Elena Calvillo beasaindarrak eta Aitziber Osinalde legazpiarrak osatu dute helmuga, hurrenez hurren.

Gizonezkoei dagokienez, Daniel Agirre nafarrak irabazi du lasterketa; Jokin Garai oñatiarra eta Mikel Etxeberria zumaiarra sartu dira ondoren helmugan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!