Ikusgarriak izan ziren, eta baita emozioz beteak ere. Eta hori, harmailetan ederki asko nabaritu zen. Lehen finaletik azkenera, jende ugari gelditu zen Villabonako Bearzana pilotalekuan, pilotari gaztetxoei begira.
Benjamin B mailan begiradak Agirrezabalarengana zuzendu ziren hasieran. Lehen aldiz, maila horretan, neska batek jokatzen zuen. Berastegiarra bikain aritu zen, lotsagabe, Zubillaga lagun zuela. Azkenean, Tolosa-Perurena nagusitu ziren; final oso polita jokatuz. Azpimarratzekoa izan zen hurrengo finala, benjamin A mailakoena: Cestau-Zabala 15-8 aurreratu ziren. Tanto baten faltan, txapela eurena izango zela zirudien, baina Olano-Muruak markagailua iraultzea lortu zuten.
Hortik aurrera, txapeldunek nagusitasunez irabazi zituzten lehiak, nahiz eta joko aldetik partida oso parekatuak suertatu ziren. Txapelketak, beraz, merezitako bukaera izan zuen.
EMAITZAK
Benjaminak B, eskuz
Agirrezabala-Zubillaga 12
Tolosa-Perurena 16
Benjaminak A, eskuz
Olano-Murua 16
Cestau-Zabala 15
Alebinak, palaz
Uzkudun-Agirre 16
Arrieta-Otegi 20
Alebinak, eskuz
Amundarain-Gabirondo 16
Iztueta-Elola 7
Infantilak, palaz
Elizegi-Herrero 20
Aranburu-Urkola 11
Infantilak, eskuz
Ugartemendia-Gorostidi 18
Altuna-Artola 4
Kadete-jubenilak, palaz
Bach-Erasun 21
Larrarte-Zubeldia 25