Ordutegi aldaketa garraio publikoan

Tolosaldeko Ataria 2016ko uztailaren 1a

Eskualdeko zerbitzuak larunbatetako ordutegia hartuko du, astean zehar ere.

Gaurtik hasita, uda osoan barrena, Tolosaldeko garraio publikoak ordutegia aldatuko du. Orain arte larunbatetan izandako ordutegia astelehenetik larunbatera hartuko dute liniek, eta igandeetakoa berdin-berdin mantenduko dute. Informazio zehatza tolosaldeabus.net, lurraldebus.net eta tolosaldeagaratzen.net atarietan eskuragarri dago. Renfek ere aldaketak egingo ditu, eta renfe.com-en ikusi ahal izango dira. Azkenik, TSST zerbitzuak ez du ordutegirik aldatuko udan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!