Aduna, Asteasu eta Berrobi Udalbiltzako partzuergokide berriak

Ataria 2016ko ekainaren 29a

Udalbiltzaren Kontseilu Nagusiak ekainaren 17an Oiartzunen egindako bilerak, beste hainbat neurriren artean, Udalbiltzako Partzuergoan hamabi kide berri sartzeko eskaera onartu zuen. Tartean daude eskualdeko Aduna, Asteasu eta Berrobi.

Udalbiltzako Partzuergoko kide berri hauekin batera, denera, 64 udalek osatzen dute organoa. Orain arte kide ziren Tolosaldeko: Alegia, Altzo, Anoeta, Berastegi, Elduain, Ibarra, Irura, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orexa eta Zizurkil.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!