Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, solasaldi politikoa Eneko Maioz (EH BIldu), Iñigo Cabieces (Podemos) eta Peio Atxukarrorekin (PP), Anjel Mari Peñagarikano Kale kantoitik, Garikoitz Muruarekin izan gara Beantatuz jaialdiaren inguruan solasean, Leire Otaegi Tolosaldea Garatzeneko enplegu saileko arduradunak hirugarren eskualdeko enplegu planaz hitz egin digu, Arrate Iturbek azokako berri eman digu, lehiaketa eta Antton Telleriaren musika proposamena.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?