18 arraunlari, gorenean

Asier Imaz 2016ko eka. 15a, 13:49

Traineru denboraldia igandean hasiko da. Tolosaldeko 18 arraunlari eta Koteli entrenatzailea martxan jarriko dira, gorengo mailan. Baina ez dira bakarrak izango, maila baxuagoetan ordezkari gehiago baititu eskualdeak.

Gipuzkoako Ligaren lehen estropada Hondarribian jokatuko da igandean, 17:00etan. Bertan egongo diren lau taldeek, eskualdeko arraunlariak izango dituzte. Hernanin zazpi daude, eta entrenatzailearekin zortzi. Orion bi, Hondarribian bat, eta San Juanen bi. Azken hauek aipamen berezia merezi dute, Espainiako Txapelketa irabazita iritsiko baitira igandera. Nerea Perez patroia eta Irati Larrañaga fitxaketa. Azken hau aurten elkartu zaie iazko txapeldunei. Zaletuek aurten ere eurak jotzen dituzte uztailan hasiko den Euskotren Liga irabazteko faborito. «San Juan eta Hibaika; Hondarribia eta Urdaibai». Besteek ere zeresana izango dute, ordea.

Hasiko den beste liga San Migelek babesten duena izango da. Hau ere igandean, eta Sevillan. Hemen ere eskualdekoak egongo dira: lau taldetan banatuta sei arraunlari. Bajak ere izan dira, ordea, aurtengoan. Iaz San Juanen aritu ziren Ander Jauregi anoetarrak eta Eneko Zabala adunarrak arrauna utzi baitute.
Bandera jaistea falta da, banderak irabazten hasteko.

EGUTEGIA


San Migel Liga
1. Ekainak 19. Sevillan, IV. Euskadiko Bandera, Basque Country.
2. Uztailak 2. Astilleron, XV. Bandera Real Astillero de Guarnizo.
3. Uztailak 3. Zierbenan, XXXIII. Petronor Bandera.
4. Uztailak 9. Orion, Orioko XXVI. Estropada-IV. Orio Kanpina Bandera.
5. Uztailak 10. Donostian, V. Eusko Label Bandera.
6. Uztailak 16. Bilbon, VII. Bilboko Bandera.
7. Uztailak 17. Getxon, XXXVIII. Getxoko Ikurrina Estropada.
8. Uztailak 23. Moañan, XXXIV. Moañako Bandera.
9. Uztailak 24. Boiron, XXVI. Boiroko Bandera.
10. Uztailak 30. Pasaian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bandera.
11. Uztailak 31. Zumaian, XXXI. Zumaiako Ikurrina.
12. Abuztuak 13. Zarautzen, XXXIX. Zarauzko Estropada. Lehen jardunaldia.  
13. Abuztuak 14. Zarautzen, XXXIX. Zarauzko Estropada. Bigarren jardunaldia
14. Abuztuak 20. Hondarribian, XXIX. Hondarribiko Bandera.
15. Abuztuak 21.  Castron, IV Caixa Bank Bandera.  
16. Abuztuak 27. Portugaleten, VIII. Ambilamp Bandera.  
17. Abuztuak 28. Portugaleten, XXXV. Potugaleteko Bandera.
18. Irailak 17. Bermeon. Lehen kanporaketa.  
19. Irailak 17. Bermeon, XXXIV. Bermeoko Bandera.  
20. Irailak 18. Portugaleten, bigarren kanporaketa.
21. Irailak 18. Portugaleten, XLII.  El Corte Ingles Bandera.Euskotren Liga

Euskotren Liga
1. Uztailak 9. Orion, IV. Orio Kanpina Bandera.
2. Uztailak 10. Donostian, V. Eusko Label Bandera.
3. Uztailak 16. Bilbon, Bilboko Bandera.
4. Uztailak 17. Getxon, VIII. Getxoko Ikurrina.
5. Uztailak 30. Pasaian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bandera.
6. Uztailak 31. Zumaian, V. Euskotren Bandera.
7. Abuztuak 13. Zarautzen. VIII. Zarauzko Ikurrina. Lehen jardunaldia.
8. Abuztuak 14. Zarautzen. VIII. Zarauzko Ikurrina. Lehen jardunaldia.

Kontxako Bandera
Irailak 1. Donostian, sailkapen estropada.
Irailak 4. Donostian, lehen jardunaldia.
Irailak 11. Donostian, bigarren jardunaldia.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!