Aste honetako Hamaiketakoan Mikel Egibar zizurkildarra izan dugu gurekin. "Nekane Askatu" plataformako kide da eta Suitzan izan berri da asteasuarra bisitatzen Zuricheko espetxean eta torturaren inguruko azalpenak ematen. Gaur Aritza kultur elkartean aurkeztuko duen Hotzikararen Kronikak: Tortura Amasa-Villabonan lanaren aurkezpen ekitaldian ere izango da. Asteasuko alkate Pili Legarrarekin ere izan gara eta 2016ko aurrekontu eta inbertsio nagusienen berri eman digu, trafikoan egingo dituzten aldaketak azaltzearekin batera. Gipuzkoako Sagardo Txapelketan hirugarren geratu den Aburuzako sagardotegiko seme eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko lehendakari Ibon Aburuzaren hitzak gogoratu ditugu aste honetako Hamaiketakoan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?