N-1 errepidetik, kontrako norabidean

Ataria 2016ko ekainaren 12a

Auto batek Alegiatik Irurarainoko bidea kontrako noranzkoan egin du, N-1 errepidean, gaur arratsaldean. 

Segurtasun Sailak Tolosaldeko Ataria-ri jakinarazi dionez, 15:45ean gidari baten deia jaso du Trafiko zerbitzuak, Alegia parean, auto bat N-1 errepidetik kontrako noranzkoan zihoala ohartaraziz.

Irudietan ikus daitekeen moduan, auto gorri bat Donostiara bidean zihoan, Gasteizko noranzkoko errepidean. Ondorioz, hainbat autok saihestu egin behar izan dute. Iruran irten da N-1 autobidetik. Ez dakite, ordea, auto hori zein puntutatik sartu den N-1era. 

Ertzaintzak 55 urteko emakumezko bat atxilotu du, segurtasunaren aurkako delitua egitea egotzita.

Ez da honelakorik gertatzen den lehen aldia. Abuztuaren 3an, emakumezko bat hil zen Amasa-Villabona parean, bere autoa kontrako noranzkoan zihoan kamioi baten kontra parez pare jo ostean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!