Gaurko saioan, Ibarran lehen onespena eman dioten HAPO (Hiri Antolamenduko Plan Orokorra) izan dugu hizpide Mikel Agirrezabala alkatearekin eta Itziar Agirrezabala udal arkitektoarekin. Horrez gain, Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira Ibarran antolatutako ekimenei buruz hitz egin digu Ainhoa Alonso Ingurumen Teknikariarekin. Elduainen ospatuko den jai egun bereziari buruz hitz egin digu Izaskun Kerexetak. Eta Ibarrako Gazte festei errepasoa egin diegu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?