Eguerdian bildu dira Tolosako San Frantzisko ibiltokiaren hasieran jendeari bizi duten egoeraren berri emateko. Astelehenean batzarra egingo dute langileek grebarekin jarraitu edo ez erabakitzeko eta 12.30ean berriz bilduko dira Tolosako Trianguloan elkarretaratzea egiteko.
Pello de la Cruz eta Aurora Berasategi, LAB eta ELAko langile ordezkariak dira eta Unipapeleko egoeraren berri eman dute.