Altzora joango gara lehenbizi, Uemako lehen lehendakaria izan Antton Iztuetarekin egindako solasaldia entzuteko. Ondoren Amezketara joango gara, bihar paxaka txapelketaren finalak baitira. Hortik Ikaztegietara abiatuko dira eta bertan bi gai jorratuko ditugu. Batetik, ile apaindegi zerbitzua jarri delako martxan herrian, eta bestetik Eskola Txikien Festaren aurkezpena egin dutelako aste honetan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?