40 urte eta gero, 'Txirrita' gogoan

Ataria 2016ko maiatzaren 28a

Gaur 40 urte agertu zen Bernardo Bidaola Atxega Txirrita lizartzarraren gorpua Sarako basoetan. 40 urte erabateko ezjakintasunean pasa dituzte senide eta lagunek eta gaur oroitu dute Tolosan egindako ekitaldiekin.

Uzturre mendian, gaur 12:00etan, bere oroimenezko Uzturreko monolitoan urteroko lore eskaintza egin diote.

Eguerdian, Txirrita bazkide zen Oargi elkartean bertso bazkaria egin da eta bertan izan dira Beñat Lizaso eta Jokin Uranga bertsolariak.

Asteazken arratsaldean aurkeztu zuten Txirrita. 40 urte txostena. Ander Lizarralde da egilea eta senideen testigantzak, berarekin zeuden gainerako komando kideen testigantzak eta hainbat dokumentu historiko bildu ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!