Pasahitza (zaharra)

Pasahitza 2016-05-25

Ataria 2016ko maiatzaren 25a

Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Agus Arandia Crisalys elkarteko kidearekin hitz egin dugu 'Neskak eta mutilak. identitatea eta gorputza' izenburupean ikasgeletan transexualitatea lantzeko materiala aurkeztu baitute, Aitziber Alzaga famili medikuarekin euskaldunen osasun egoeraz aritu gara, Arantxa Izagirre abokatu eta bitartekariarekin herentziez aritu gara, Joxemi Saizar izan dugu Kale kantoitik, Agustin Laskurainen errezeta, lehiaketa eta Antton Telleriaren musika proposamena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!