Pasahitza (zaharra)

Pasahitza 2016-05-24

Ataria 2016ko maiatzaren 24a

Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Lizartzan 'Erraustegia eta osasuna' hitzaldia emango duen Juan Karlos Izagirre erraustegiaren aurkako plataformako kidea eta medikuarekin izan gara, atzo Eusko Legebiltzarreko osasun batzordean Alegiko, Ibarrako eta Orexako alkateek eta TOPA Tolosaldea Osasun Publikoaren Aldeko plataformako kideek hartu zuten parte, eta Orexako alkatearekin izan gara, Oihana Iguaran izan dugu Kale kantoitik, Idoia Apaolaza psikopedagogoarekin frustrazioaz aritu gara, eta Oskar Tenaren artearen txokoan komikiaz aritu gara. Amaitzeko lehiaketa eta Antton Telleriaren musika proposamena izan dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!