Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Tabakorik Gabeko Munduko Egunaren harira, Minbiziaren Aurkako elkarteko Maider Sierra, Tolosa-Goierriko osasun publikoko eskualdeko koordintzaile Tomas Plazaola eta Osakidetzako langile Mari Luz Rodrigezekin izan gara, Paper Eskolaren 50. urteurrenaren harira antolatutako ekitaldiez aritu gara Martin Letonarekin, Anjel Mari Peñagarikano izan dugu Kale kantoitik, Arrate Iturbe azokako dinamizatzailea eta Jose Luis Urdangarinek Tolosaldea Garatzeneko kudeatzaileak azken langabezia datuak eman dizkigu. Samaniego ikastetxeko gaztetxoen bisita izan dugu, lehiaketa eta Antton Telleriaren musika proposamena.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?