Aste honetako Hamaiketakoan, Zizurkilen kutxazaina berrezartzeko hartu duten erabakiaren berri eman dugu. Horrekin batera, Adunako Unipapel lantegian bizi duten egoeraz mintzatu gara eta Asteasu aldetik jaso ditugu berriak: Pello Errota 2019 egitasmoaz hitz egin digute eta aurreko asteburuko bi ekitaldia aipatu ditugu, kulturarteko festa eta Usarrabi abesbatzaren kontzertua. Hurrengo ostiralean, Anoetan, Anitz taldeak eskainiko duen Haria ikuskizunaz aritu zaigu Nekane Peñagarikano herritarra.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?