Tolosara ere iritsi zen

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko maiatzaren 14a

Kale Nagusiko Atodo jauregiaren aurrean aritu ziren, ilundu aurretik.

Migel Joakin Eleizegi Altzoko Erraldoiaren bizitza zinemara eramango du Aundiya filmak, eta atzo Tolosako kaleak hartu zituen lantaldeak, arratsadetik gaueraino. 

Kale Nagusian aritu ziren hasieran, eta ikusmiran hainbat herritar gerturatu ziren hurbilen zeuden mugetaraino. Atodo jauregiaren atean garaiko soineko eta jantziek edozein begirada harrapatzen zuten. 

Afalondoan, berriz, Euskal Herria plaza izan zuten eszenatoki. Bietan ere, Joseba Usabiaga aktore tolosarra buru-belarri aritu zen, protagonistaren anaiaren azalean sartu baita lan honetan, Martin izenarekin. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!